Abanto Klubaren 2007. urteko prebenjaminek eta Somorrostroren 2006ko benjaminek zein 2004ko kimuek VII. Petronor-San Antonio Trofeoa irabazi zuten, pasa den igande honetan.
Bi asteburutan zehar, Bizkaiko 40 klubetako 500 neska-mutil baino gehiagok, Gallarta Kirol Elkarteak antolatutako eta Petronorren babesaz egindako, txapelketaren zortzigarren edizioan parte hartu dute.
Igandean, txapelketaren azken egunean, maila guztietako finalak jokatu ziren Campillon. Abanto Kluba 2007ko prebenjaminekin garaile izan zen, Gallarta, aldiz, laugarren gelditu zen maila hartan, bigarren 2009ko prebenjaminekin eta hirugarren 2006ko benjamin zein 2004ko kimuekin. J.D. Somorrostroren taldeek, bere aldetik, txapelketa ona egin zuten: 2006. urteko benjaminek zein 2004ko kimuek trofeoa irabazi zuten eta 2005ko prebenjaminekin bigarren izan ziren.
Begoña Romo Findegiaren Kanpo Harremanetako arduraduna txapelketan izan zen. Sarietako batzuk emateaz gainera, Andoni Alberdi Gallarta Kirol Klubaren presidenteak Petronorri, bere etengabeko laguntzagatik, eskainitako trofeoa jaso zuen.
Argazkiak, hemen.