Sistema honek gasolina zein gasolioen formulazioan merkatuak eskatzen dituen zehaztapenak jarraitzea du helburu, kostuak saihestuz, baita itxaronaldiak ere. NIR (Gertuko Infragorri) analizatzailean eta matematika kalkulu konplexuan oinarriturik, denbora eta dirua aurrezten du, fabrikatzen diren ahala kontsumorako gaiak diren automobilgintzarako erregaiak lortzean.
Petronor nazioarteko erreferentea da teknika zalu eta berritzaile honetan, horregatik ez da, honako sistema hau ezagutzeko, beste findegietako teknikariek Petronor bisitatzen duten lehen aldia. 2012an Petron-en (Filipinak) ordezkarien bisita jaso zuen, 2011an Totalekoena (Holanda) eta 2007an Petrobrasekoak (Brasil) izan ziren. Guztiak, orain bezala, instrumentazio adituekin eta baita Findegiko laborategiaren arduradunekin izan ziren.