Areetarekin batera, 15 dira jardute ona bermatzen duten banderak dituzten hondartza bizkaitarrak, Gipuzkoan 10 direlarik. Bizkaian honakoak lirateke: Ereaga eta Arrigunaga (Getxo), Arriatera – Atxabiribil (Sopela), Plentzia, Gorliz, Bakio, Aritzatxu (Bermeo), Laida eta Laga (Ibarrangelu), Ogella (Ispaster), Isuntza (Lekeitio), Karraspio (Mendexa) eta Arrigorri (Ondarroa). Gipuzkoan, aldiz, honakoak lirateke: Donostiako laurak (Kontxa, Ondarreta, Zurriola eta Santa Klara uhartekoa), Zarautzekoa eta Debakoa, Oriokoa (Antilla), Getariakoak (Malkorbe eta Gaztetape) eta Hondarribikoa.
Duela urte batzuk arte, Ingurumen Hezkuntzarako eta Kontsumitzaileentzako Adeac-Fee Elkartea arduratzen zen uraren kalitatea, sarrera egokiak, harearen edo zerbitzuen garbitasuna eta bestelako faktoreen arabera, kalitatearen erakusgarri ziren bandera urdinak emateaz, baina urtez urte tradiziozko ikur hori garrantzia galduz doa AENORen ziurtagirien aldean, ISO 9.001 kalitateaz eta 14.001 ingurumen-kudeaketaz.
1986an sortu zen AENOR eta arau teknikoen eta ziurtagirien bitartez, enpresen eta beren produktu eta zerbitzuen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen du. Horrela, egungo ekonomian gehien estimatzen diren baloreetako bat sortzen laguntzen die erakundeei: konfiantza.
Ingurumen Kudeaketa Sistemaren Ziurtagiria, aquí.
Kalitate Kudeaketa Sistemaren Ziurtagiria, aquí.