Bileran zehar Lopez Atxurrak eta Puñetek Petronorren proiektua sendotzeko borondatea ezagutarazi diote lehendakariari: “programatzen eta egiten ari garenaz mintzatu gara, Koke Plantaren inbertsioarekin hasi zuena sendotzeko asmoaz, baita etorkizuna garatzeko ditugun zehaztapenez ere, prestakuntzan, erantzukizunean eta berrikuntza teknologikoan oinarritutakoak”.
Gainera, Lopez Atxurrak, CO2 isuriak murrizteko, mantenu kostuak txikiagotzeko eta ingurunean eragina gutxitzeko xedez, onartu berri den 22.8 milioi euroko inbertsioaz informatu du. Findegiaren presidenteak bere helburua Muskizko planta teknologikoki sendotzea dela azpimarratu du, merkatuaren behar eta eskarira egokituz.
Lopez Atxurrak eta Puñetek Urkullurekin izandako bilera “oso positiboa” izan dela aipatu dute, bertan lehendakaria “industria garapenarekin, etorkizunarekin eta batez ere Petronorren aukera oparoekin sentsibilizaturik” aurkeztu dela gaineratuz.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.