Lurrunketa koke masaren puntu oso beroarekin kontaktuan jartzean gertatu da, hozteko erabiltzen den ura.
Azkeneko hilabeteetan zehar Petronorrek “enclosure” eta “mallado” (ixte gailu) sistemak berriz diseinatu ditu, beren hobekuntza lurrunketa hauen eraginak murriztuz, baina, tamalez, ezin izan dira guztiz ekidin. Petronor instalazioak hobetzen jarraitzera konprometitzen da, eskuragarri dauden teknika guztiekin eta beharrezko inbertsioak eginez.
Lerro hauek idatzi bitartean Eusko Jaurlaritzaren kideak eta Muskizko alkateordeak instalazioak zein kaltetutako guneak ikuskatzen dihardute, Petronorren teknikariekin batera. Kaltetutako auzokideekin kontaktuan jarri gara eta beharrezko garbiketa zerbitzuak eskaini zaizkie.
Petronorrek eragina sentitzeaz gainera, barkamena eskatu nahi du eragindako eragozpenengatik.