Uztailaren 22an izandako Petronorren Administrazio Kontseiluak Maria Victoria Zingoni kide izendatu zuen, Repsolen ordezkari eta Josu Jon Imazen ordezko gisa.
Maria Victoria Zingoni Repsolen Downstream-aren zuzendari orokorra da eta Petrolio-produktuen Repsol Komertzialaren presidentea, Petronor, Campsa eta Repsol zerbitzu hornitegien merkaturatzerako filialarena. Aurretik Taldearen korporazio-finantza alorreko zuzendaria izan zen eta Talisman konpainiaren integrazio prozesuan zuzenki parte hartu zuen.