Athleticek 2-0 irabazi zion Boiseko (Idaho, Estatu Batuak) Club Tijuanari, pasa den larunbatean, Aduriz eta Beñaten golei esker. Petronorrek partidua babestu zuen.
Athleticek nagusitasunez Mexikoko Club Tijuana irabazi zuen, Boisera (Idahoko estatuaren hiriburura) egindako bisita historikoan. Topaketaren lehen partean Adurizek eta Beñatek sartutako golei esker lehoiak garaile izan ziren, Petronorrek babestutako lagunarteko partidu honetan.
Jai giroa nagusi izan zen Albertsons Stadiumean, bertaratu ziren 21.948 ikusleetatik gehienak zurigorriak izan ziren. Athleticen bisita historiko zein gogoangarria, Ipar Amerikako herrialdeko euskal diasporaren hiriburura.