2016ko udazkenean Petronorrek FCC-ko bi konpresoreak aldatuko ditu ((F3-C1 edo aire soplantea eta F3-C2) beste berri batzuk jarriz, kontrol sistema eraginkorragoak, modernoagoak eta seguruagoak dituztenak. Oraingo lurrunezko turbinen ordez, konpresoreen motor berriak elektrikoak izango dira eta kapazitatea kontrolatzeko teknologia handiko sistemak izango dituzte, beharrezko kapazitatera egokitzeko kapazak. Lurrunezko turbinaren energia-eraginkortasuna %30 ingurukoa da, aldiz, motor elektrikoarena %80koa. “Bi makina hauen ordezkapenak findegiaren energia-eraginkortasun orokorrean aldaketa handia ekarriko du, Petronorren Energia Intentsitate Indizean 5 puntu hobetuko dira, 100etik 95era jaitsiz” azaldu du Elias Unzueta Konbertsio buruak. Energia Intentsitate Indizeak findegiaren egitura kontutan dauka, bere bihurtze ahalmena zein konplexutasuna, baita bere ekoizpen kopurua ere.
Ingurumen inbertsio honi esker, Petronorrek 2011n koke planta (FMU) inauguratu zuenetik Euskadin egindako handiena, energia kontsumoaren beherakada handia emango da, urtean 36.000 tona FOE (fuel-olio baliokide) baino gehiagokoa, eta horrenbestez atmosferarako CO2 igorpenean urtean 80.000 tonatik gorako murrizketa lortuko da. Gainera, Unzuetak azpimarratzen duenez, “konpresore berriak teknologia berriez eta azken belaunaldiko kontrolez hornituta daude, gainera, segurtasuna zein fidagarritasuna nabarmen hobetuko da”. Makina hauentzako azpiestazio elektriko berria ere instalatuko da.
Bideoa, hemen.