Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azkenengo programaren arabera, La Arena hondartza egoera onean dago, bere uraren kalifikazioa bikaina izanik.
La Arenako bainurako uraren osasun-kalifikazioa bikaina da, beraz, bainu librea dago, eta hondartzaren higieniko zein osasun baldintzak onak dira.
Gogoratu beharra dago, La Arena hondartza eta bere ingurua Muskiz zein Zierbenarako balio handieneko gune naturaletako bat dela. Hori dela eta, bi udalerrietako udalek abian jarri zuten, 2004. urtean, zerbitzuen kalitatearen zein ingurumen kudeaketarako sistema integratua: ISO 9001 eta ISO 14001 Arauak, hurrenez hurren.