Datorren igande honetan, abuztuak 30, Lanbide Heziketa bekak eskatzeko epea amaituko da. Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako ikasle interesdunek beharrezko dokumentazioa gehi harpidetza orria aurkeztu dezakete Petronorren.
Zortzigarren deialdi honetan, Petronorrek eta Repsol Fundazioak 50 beka emango dituzte Findegiak eskatzen dituen ikasketa motak egin nahi dituzten, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako, ikasleen artean. Laguntza 800 eurokoa izango da Erdi Mailako eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloentzat. Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenek 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute, euren ahaleginaren sari, bere batez besteko emaitza 8.5etik gorakoa bada.
Ezgaituak gizarteratzeko eta laneratzeko orduan Konpainiak zehaztutako politikaren arabera, beken %5a egoera horretan dauden ikasleentzat erreserbatuko da.
*Deialdiaren kartela, hemen.
*Bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak , hemen.