Repsol Fundazioaren Ikasgela Mugikorra Muskizera bueltatuko da

Ikasgela Mugikorra.
Repsol Fundazioaren El mundo de la energía ¿Sabías que…?   Ikasgela Mugikorra Muskizera bueltatuko da irailaren 28an. Ekimenak gizartearen hezkuntza, ingurumen eta kultura garapena sustatu nahi du, ikasleen artean zientziaren eta ingurumen-errespetuaren inguruan interesa bultzatuz. Bere lehendabiziko helburua findegietan eta petrokimika plantetan garatzen diren jarduerak zabaltzea da, baita Repsol eta bere Fundazioaren irudia gerturatzea ere, era berean, energia-eraginkortasunarekin duen konpromisoa ezagutaraziz.

Heziketa sentsibilizazio-kanpaina hau bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat zuzenduta dago, bereziki, baina baita publiko, kolektibo, elkarte profesional, unibertsitate… guztientzat ere. Ikasgela mugikorraren bidez burutzen da. Bertan hezitzaile berezituak zuzendutako ekintza pedagogikoak garatzen dituzte. Ikasgelak abangoardiako teknologiak ditu: errealitate gehitua, panel elkarreragilea, ukipen-pantailak, ikusentzunezkoak… Gainera, ezgaituentzat prestaturik dago, bere sarrera eta parte hartzea dinamiketan erraztuz.

Talde-bisitak Ikasgela Mugikorraren barruan egiten dira, 50 minutu inguru irauten dute eta doakoak dira, hala ere aldez aurretik erreserba egin behar da. Taldearentzako ordua hartzeko eta informazio gehigarria eskatzeko proiektuaren Idazkari Teknikoarekin jarri zaitezkete kontaktuan, hurrengo telefono 902 109 156 eta posta elektronikoan info@elmundodelaenergia.net.