Eguraldia lagun, Donibaneko zelaiak artisautzan eta lehen sektoreko produktuetan interesatutako bisitariez bete ziren atzo. Azokan gazta, hestebeteak, fruitu zein barazkiak, ogia, eztia, loreak, kontserbak, saskigintza eta egurra, pateak, txokolateak, txakoli, euskal pastela, vermouth pasta ekologikoa eta nekazal makineria bezalako produktuak zituzten 90 stand inguru izan ziren.
Postu horiez gainera, Muskizko ganaduaren erakusketa izan zen (12 behi frisonak, 12 behi limusinak, 3 behi alpinak, 12 ahuntz, 72 ardi, 2 asto eta 38 zaldi, gurutzatuak eta arraza puruak), baita animali exotikoena ere: 3 llama, 2 dromedario, uretako bufalo bat, 2 behi nano, cebu nano bat, Highland behi bat eta Galloway 2 behi.
Zaldi-txapelketa, heziera erakusketa eta Bizkaiko Txakolina jatorrizko deitura duten txakolinen lehiaketa jai egunaren beste ardatzak izan ziren. Beltzen mailan Orduñako Tiloxera txakolina izan zen garaile, ojo de gallo mailan Zallako Txabarri txakolina, eta sari nagusia Lezamako Andoni Ojangurenentzat izan zen, bere Erdikoetxe txakolinagatik.
Aldi berean, herriko dendek beren Sustapen eta Aukeren Azoka antolatu zuten, frontoian.
Argazkiak, hemen.