Eguraldia lagun, Gallarreta Mendi Taldeak antolatutako eta Abanto-Zierbenako Udalaren, Petronorren zein Deiaren laguntzaz egindako froga, goizeko 8:00etan irten zen Gallartako Eusko Gudariak Plazatik. Guztira 12-76 urte bitarteko 223 pertsonek parte hartu zuten. Euskadi osoko eta Kantabriako mendizaleak etorri ziren, baina gehiengoa (%90a) bizkaitarra zen, haien artean 110 abantoar. Azpimarratu beharra dago aurten mendizaleen %40a emakumeak izan direla.
Ohikoa denez ibilaldiak bi bide izan zituen, motza 20km-koa eta luzea 31km-koa. Abantoko Pilar del Olmo bide laburra korrikan amaitzen lehenengoa izan zen, Iñaki Igual eta Jose Angel Medinaren aurretik. “Ibilbidea oso polita da, eguraldia lagun izan dugu, tenperatura bikaina, eta paisaia zoragarria da. Herrikoa naiz eta egitea gustatu zait, nire mendiak direlako. Gune gogorrak daude eta entrenatuta egon behar zara, baina ondo dago. Niretzako lehena heltzea erronka izan da eta pozik nago” azaldu zuen Pilarrek.
Ibilbide luzeari dagokionez Jose Luis Pozok, Jon Robertsonek eta Carmelo Sagastagoiak amaitu zuten lehenengo, eta froga “polita eta ondo antolatuta” zegoela aipatu zuten.
Ibilaldia amaitzerakoan, partaide guztiek kamiseta bana jaso zuten, Eusko Gudariak plazan prestaturik zeukaten zuzkiduraz indarrak berreskuratzen zituzten bitartean.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.