Guztira 251 pertsonek izena eman dute jadanik martxan parte hartzeko. Goyo Vicentek azaldu duen moduan: “ibilaldia bi bide izango ditu, luzea, 31km-koa, eta motza, 20km-koa. Iazko ibilbide berdina da baina kontrako noranzkoan, buelta eman diogu. Igarotzea hobetzeko aldaketa txikiak egin dira bakarrik”. Maite Etxebarriak, bere aldetik, jarduera honek Abanto-Zierbenan “sustrai sakonak” dituen ekintza garrantzitsua dela esateaz gainera, mundu guztia martxan parte hartzera gonbidatu du “Meatzaldeko mendiez, gure herriko mendiez, disfrutatzeko”.
Petronorrek, Deiarekin batera ekimenaren babesle denez gero, inguruko hiru udalerrietako gizarte erakundeek antolatutako jardueren alde duen konpromisoa azaldu du, eta honela ezagutarazi du Jose Luis Arredondok. Bingen Zupiriak ere aipatu egin du Deiarentzako ekimen honetan parte hartzea suposatzen duen poza, “ibilaldi gogorra eta zorrotza”.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.