Ondarearen Europako Jardunaldiak direnez gero, Muñatones Gazteluak bere ateak ireki zizkien, pasa den igandean, gotorlekua ezagutzeko eta Erdi Aroko birsortzeaz gozatzeko helburuz bertaratu ziren 120 bisitariei.
120 pertsona inguruk, bi txandatan banaturik, Muñatones Gazteluan zehar bisita gidatua egin zuten pasa den igandean. Erdi Aroko gotorlekua gertutik ezagutu zuten, bere historia, eraikuntza, XVI eta XV mendeetan zehar bertan bizi zirenen bizitza, eta bereziki Salazar familiak burdinarekin zeukan harreman berezia, baliabide, aberastasun eta botere iturri izan baitzen noble hauentzako.
Berritasun moduan, oraingo honetan, Erdi Aroko birsortzea garatu zen, Mendebaldeco Marca eta Iparreco Iaunac-en eskutik. Muñatones museo bizian bihurtu zuten, zaldun zein andreak janzteko zuten errituala modu didaktikoan erakutsiz eta gazteluko babes erretenean arku tiroaren erakusketa eginez, besteak beste.