Petronor, Repsol Fundazioa eta ABAO bildu dira Cruceseko Ospitalera opera gerturatzeko

Javier Inclan Repsol Fundazioaren Gizarte zein Erakunde Saileko zuzendaria eta Juan Carlos Matellanes OLBEren presidentea, Jon Lopez de Heredia, Begoña Abad, Santiago Rabanal eta Gorka Garcia Erauzkin Cruceseko Ospitalearen profesionalekin programaren aurkezpenean.
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (ABAO-OLBE), Repsol Fundazioaren eta Petronorren laguntza eta babesarekin, 60 ekintza baino gehiagoko gizarte zein kultura programa berritzailea garatuko du Cruceseko Unibertsitate Ospitalean, bertako nefrologia, pediatria, jaioberri paziente eta senideei musika eta opera gerturatzeko helburuz.

Orain, urrian, abiaraziko den Opera eta gehiago proiektua OLBEko adituek diseinatu dute, pazienteen eta senideen ongizate emozionalari laguntzeko helburuz, oro har musikaren eta bereziki operaren ezagutzaren eta gozamenaren bidez. Gainera, pedagogia eta musika arloetako adituek gauzatuko dute.

Nefrologiako paziente helduentzako eta euren senideentzako programaren helburua da laguntza ematea gaixotasun kronikoaren prozesuaren kudeaketan, musikarekin eta operarekin lotutako bizipen gozagarriak eta esperientzien trukea eskainita. Jarduerak ospitale barruan egingo dira, esaterako, OLBEren opera-denboraldiarekin loturiko hitzaldiak, baina baita kanpoan ere, besteak beste backstagerako bisitak eginez eta opera-lanen entseguetara eta emanaldietara joanez.

Pediatrian, xedea da haurren bizitzaren normalizazioan laguntzea, musikaren eta operaren arloetan ezagutzak eskainita tailerren eta hainbat tresna didaktiko eta multimedien bidez, ospitale barruan; hortik kanpo, Abao Txikiren denboraldiko entseguetara eta opera-emanaldietara joateko aukera emango du.

Azkenik, jaioberrien sailean, programa bat diseinatzen ari da zentzumenen eta ingurumen mailan positiboki eragiteko eta neonatologia-unitateetan soinu-estresa arintzeko, hala nola gurasoen eta seme-alaben artean lotura emozionala finkatzen ari den unean ingurune egokia eskaintzearren.