Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna zela eta, pasa den urriaren 20an, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen Bizkaiko Batzordeak stand-a jarri zuen Petronorren gaixotasun honi buruz informatzeko asmoz. Findegiaren 400 langile inguruk patologia honetaz informatu eta kolaboratu zuten.
Findegiaren 400 langile inguruk Bizkaiko AECC-k Petronorren bulego orokorren sarreran, pasa den asteartean, jarri zuen mahaira gerturatu ziren bularreko minbiziari buruz informatzeko, bere dohaintzekin laguntzeko eta “poltsa arrosa solidarioak” 3 eurotan erosten kolaboratzeko.
Bizkaiko AECC-k haien inplikazioa eskertu du, “Petronorren langileen solidaritatea” azpimarratuz.
Argazkiak, hemen.