Somorrostro Irakas-guneko Industria Hodien Diseinurako Ikastaroaren ikasle taldeak Petronor bisitatu du findegiko ekipoak batzen dituzten tubuladurek osatzen duten elementuak nola diseinatu eta egiten diren ikusteko asmoz.
Valentin Luis Diaz Petronorren Ingeniaritza Saileko teknikariak hodien diseinuari buruzko informazio hitzaldia eskaini zien ikasleei, Findegiaren Prestakuntza zentroan.
Ondoren, Petronorren mantenu tailerra bisitatu zuten. Bertan Guillermo Alonso Ekipo Estatikoen buruak tubuladurak osatzen duten elementuek nola ekoizten diren erakutsi die.