DeustoTech eta BCAM -Basque Center for Applied Mathematics- ikerkuntza institutuen kideek Petronor bisitatu dute Inspîre Berrikunza Irekiko Programaz zehaztasun guztiak ezagutzeko helburuz.
Rafael Oreka Kalitate zein Ingurumen teknikaria haiekin izan da. Inspîre programaz informatzeaz gainera, Petronorrek planteatzen duen bigarren erronka ezagutarazi die, bereziki: ingurunean usain eragina saihestea eta gutxitzea.
Ikertzaileek bigarren erronka asmo handikoa dela esan dute, erantzuna eman diezaioken konponbideak praktikan jartzeko aukera ematen baitie programak.