Petronorrek FESBAL Espainiako Elikagai Bankuaren Federazioak, azaroaren 23tik 29ra bitartean, antolatuko duen Elikagai Bilketa Kanpainan parte hartuko du.
Ekintza solidario honetan parte hartu nahi duenak olioa, esnea, arrain kontserbak, lekaleak, zerealak edo haurrentzako elikagaiak utzi ditzake Findegian prestatu diren bilketa guneetan. Petronorren lortutako guztia Bizkaiko Elikagai Bankura bidaliko da.
Aurreko edizioan Petronor eta Repsol Taldearen gainerako findegien langileek kolektibo behartsuentzako 10 tona janari baino gehiago eman zieten Elikagai Bankuei.
Aurten ere ekimenari gehitu eta parte hartu!