Ekitaldia Petronorren Muñatones Eraikinean egin da, eta bertan izan dira Emiliano Lopez Atxurra, Findegiko presidentea, Natalia Alvarez, Repsol Fundazioko Prestakuntza eta Hezkuntza arduraduna, eta Juan Manuel Seco, Somorrostro Irakas-guneko zuzendaria.
Beka lortu duten 50 gazteetatik (45 mutil eta 5 neska) 28 Abantokoak dira, 21 Muskizkoak eta 1 Zierbenakoa. Bakoitzak 2015-2016 ikastaroko beken 500 euroko aurrerakina jaso du. 41.600 euroko aurrekontuz, Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetarako eman diren beken zenbatekoa 800 eurokoa da. Guztiak matrikulatu dira Petronorrek eskatutako espezialitateetan. Horrez gain, deialdiko bi ikaslerik onenenek 800 euro gehiago jasoko dituzte bakoitzak beren esfortzuaren aitormenez. Horretarako, eskuratutako batez besteko nota 8,5 baino altuagoa izan beharko da.
Ekitaldian zehar Emiliano Lopez Atxurrak ikasleei etorkizuna direla eta prestakuntzarik eta esfortzurik gabe etorkizunik ez dagoela gogoratu die: “zuek etorkizuna baldin badaukazue, inguruneak, findegiak eta industria jarduerak ere etorkizuna daukate. Honako beka hauek industriaren, egiten jakitearen eta herrialde hau, industria zein berrikuntza ikuspuntutik, posible egin duten teknologia gaitasunak berreskuratu eta bermatzearen aldeko apustua dira”.
Natalia Alvarezek, bekadunak zoriontzeaz gainera, Repsol Fundazioak “enplegutasun handiagoa izaten laguntzen duten ikasketa mota hauen aldeko apustua” egiten jarraituko duela azpimarratu du. Juan Manuel Secok bere aldetik “lan bikain honetan” bere laguntza eskertu die Repsol Fundazioari zein Petronorri eta ikasle guztiak animatu ditu aukeraz aprobetxatzera.
Esan beharra dago aurreko deialdian beka jaso zuten 33 ikasleetatik 28 ikaslek 2014-2015 bekaren bigarren zatiari dagozkion 300 euro jaso dituztela, ikasturtea gainditzeagatik.
Prentsa Oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.