Petronorrek datorren astelehenean, azaroak 30, abenduaren 20rarte Jostailu Bilketa Kanpaina abian jarriko du. Ekimen honen helburua ume guztiak Gabonetako opariak izatea da.
Kanpaina solidario honetan parte hartu nahi duenak bere umearentzat nahi izango lukeen bezalako jostailuren bat utzi dezakete Findegian prestatu diren bilketa guneetan: sarbide kontrolean, kontratisten sarreran, Bulego Orokorren sarreran eta Muñatones Jauregian.
Bildutako jostailu guztiak Goizale Eskaut Taldeari emango zaizkio eta beraien umeentzako erosteko zailtasunak dituzten familien artean banatuko dituzte.
Parte hartu Gabonetan oparirik gabeko umerik egon ez dadin.