Lopez Atxurrak aurreratu du 2015eko emaitza ekonomikoak positiboak izango direla eta “egindako lanagatik, bihotzez” eskerrak eman dizkie denei. 2016 urteari dagokionez, berriz, “urte garrantzitsua eta tentsio handikoa” iragarri du, zeinetan behar-beharrezko izango den 2015 urtean zehar erakutsitako ahaleginari eutsi eta ingurumen-eskakizunik zorrotzenak bete.
Lan-talde guztiari datorren urterako osasun eta ongizatea opa izan ondoren, enpresak edozenbat lan-esparrutako hamabi lankideren eskaintza iraunkorra eskertu nahi izan du, aurten 25 urte bete direnez gero Findegian barrena lanean hasi zirela. Haiek dira Beatriz Baldo, Roberto Gonzalez, Beñat Benito del Valle, Jose Antonio Gonzalez, Julian Garcia, Jose Ignacio Gonzalez, Francisco Casquero, Iñaki Goñi, Andres Sanz, Carlos Velasco, Jose Alberto Gonzalez eta Jesus Mari Elorriaga.
Argazkiak, hemen.