Abenduaren 21ean, datorren astelehenean, OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak) eta Petronorrek “Hamelingo Txistularia” umeentzako operaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Muskizen. Gainera, emankizunaz gozatzeko sarrerak banatuko dira.
Hitzaldia Muskizko Kultura Etxeko M Aretoan antolatuko da, arratsaldeko 19:00etan, eta “Hamelingo Txistularia” umeentzako operari buruzkoa izango da. Grimm anaien ipuinean oinarrituta dago eta datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Arriaga Antzokian aurkeztuko da.
Hitzaldirako sarrera doakoa izango da eta Petronorrek operaz gozatzeko beste 50 sarrera banatuko ditu bertaratutako guztien artean.