Petronorrek eta Preoca Ingurumen Zerbitzuetako enpresak Findegiko biltegian merkantzien bidalketa eta harrerarako konponbide espezifikoa garatzeko hitzarmena sinatu dute.
Akordioa Petronorren Hornitzaileen Trakzio Planaren barruan dago eta Findegia zein Preocaren borondatea islatzen du: Muskizko lantokian merkantzien bidalketa eta harrerarako konponbide espezifikoa garatzea.
Preoca Ingurumen Zerbitzuak ingurumen zein lan arriskuak ekiditeko ingeniaritza da, baita merkantzia arriskutsuetan berezitutako erakundea ere.