Findegiko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Haremmanen zuzendaria den José Ignacio Zudairek jardunaldiari hasiera eman eta aurkeztu ondoren, Petronorreko presidentea den Emiliano López Atxurrak energiaren sektoreko joerei eta Muskizko findegiak gainditu beharko dituen erronka berriei egin die erreferentzia: “energiaren sektorea aldatzen ari da eta gu ere egokitu egin beharko gara. Sektorea jasaten ari den eraldaketa teknologiaren munduan oinarritzen da eta modu lehiakorrean jardun behar dugu merkatuan. Eraginkorrak, proaktiboak, dinamikoak eta asmamen handikoak izan behar dugu. Gaitasun tekniko horiekin eta guztiok duzuen ilusioarekin, orainari eta etorkizunari aurre egiteko gai izango gara. Adimena irekita eduki behar dugu eta zorrotzak eta arduratsuak izan behar gara gure lanarekin. Etengabe prestatu beharra dago”.
Downstream-eko zuzendari nagusia eta Repsol Comercial de Productor Petrolíferoseko presidente den María Victoria Zingonik Konpainiaren Plan Estrategikoa errepasatu du, “balioan zentratutako plana, oso sendoa dena. Gogorrak gara eta bizi dugun egoerari aurre egin diezaiokegu, baina badugu erronka handi bat: irtenbideak bilatzen jarraitzea”. Gainera, segurtasunaren, fidagarritasunaren eta eraginkortasunaren garrantzia azpimarratu du, “urrun iristeko”.
Jarraian, Petronorreko kontseilari ordezkaria den Andreu Puñet-ek Petronor Barria planaren baitan emandako pausoak balioetsi ditu: “autoatseginkeria ez da ona eta hobeto egiteko gai izan behar dugu. Gure helburua 0 istripu egotea, ingurumenari ahalik eta gutxien eragitea eta ingurunearekiko konpromisoa mantentzea izan behar da. Gainera lortu duguna finkatu beharra daukagu, saiatzen jarraitu, gehiegi fidatu gabe. Ezagutzarekin, eraginkortasunarekin, berrikuntzarekin eta konpromisoarekin lor dezakegu hori”.
Bestalde, Repsoleko azterlanen zuzendaria, Antonio Merino, ekonomia globalaren eta petrolioaren eboluzioaren eta ikuspegien inguruan aritu da: “aurten petrolio findugabearen eskaerak % 1,8 egin du gora eta 2016rako ere gora egiten jarraitzea aurreikusten dugu. Baliteke prezioak ez erantzutea, baina eskaera erantzuten ari da jada”. Estatu mailako ekonomiaren dinamikaren inguruan ere aritu dira: “ekonomiaren garapena ez da krisiaren aurreko balioetara iritsi oraindik, 2016an iritsiko gara 2007ko mailara. Espainiak epe luzerako joera du eta modu orekatuan hazten ari da, % 1,6an”.
Atsedenaldi baten ostean, aldaketen eta proiektuen agenda birpasatu dute eta parte hartzeko jarduera bat antolatu da, berrikuntzaren eta 0 istripu helburuaren inguruan.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.