Ainhoa Gonzalez, Bryan Adamsen kontzerturako sarrera bikoitzaren irabazlea

Ainhoa Gonzalez Bryan Adamsen kontzerturako sarrerekin.
Ainhoa Gonzalez Petronorrek, datorren ostiralean, BECeko Bizkaia Arenan, Bryan Adamsen kontzertuaz gozatzeko zozkatu duen sarrera bikoitzaren irabazlea da.

Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideei bereziki zuzendutako zozketan parte hartu eta egiten zen galdera zuzen erantzun ostean, Ainhoa irabazlea izan da.

Zierbenako gazte honek bere mutil lagunarekin joango da kontzertura eta poz-pozik aurkeztu da sorpresa honengatik, “oso sari ona da, deitzean eguna alaitu zenidaten. Asko gustatzen zait Bryan Adams, nire aitagatik, oso gustuko zuelako. Primeran dago Petronorrek mota honetako zozketak egitea”.