Eusko Legebiltzarraren Ingurumen Batzordea Petronorren bisitari

Jose Ignacio Zudaire, Rafael Orejas, Cristina Ruiz, Aitor Urrutia, Emiliano Lopez Atxurra, Andreu Puñet, Norberto Aldaiturriaga, Manuel Nuñez, Patxi Elola eta Joseba Zorrilla, Petronorren bisitan zehar.
Eusko Legebiltzarraren Ingurumen Batzordearen kideek Petronor findegia bisitatu dute. Emiliano Lopez Atxurra konpainiaren presidentea beraiekin izan da.

Eusko Legebiltzarraren Ingurumen Batzordeak Findegia zein finketa jardueraren, Petronorren etorkizuneko proiektuen eta orokorrean baina bereziki Euskadiko energia sektorearen egungo egoeraren berri jaso du. Gainera, Findegiko segurtasuna kontrolatzeko ezarrita dauden protokoloen, ingurumen eragina murrizteko abian jarritako neurrien eta kalitatearen kudeaketaren berri eman zaie.

Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria eta Rafael Orejas Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate zuzendariordea haiekin ere izan dira bisitan zehar; Findegiko instalazioetatik eta Itsas-terminaletik ibilbidea eginez amaitu dena.

Bideoa, hemen.