Luis Maria Nayaren lanak gure kostaldean bizi diren nudibrankioen interes biologikoa ezagutzera ematen du. Gainera, euskal itsasertzeko nudibrankio espezie guztien argazkiak erakusten dira. Eginkizun hau egiten den lehengo aldia da.
Donostiako Aquariumetik gure uretan aurkitzen diren nudribrankio ugarien garrantzia azpimarratu dute, aldi berean, Luis Maria Nayaren lana, argazkien kalitatea eta biologiako adituek eskainitako laguntza baloratuz.
Jose Ignacio Zudaire Muskizko findegiaren Giza, zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak hurrengoa gaineratu du: “Petronorrek 2016 Donostia Kultur Hiriburuari ekarpen gisa babestu du ekimen hau. Gure ideia erakusketa La Arena hondartzako inguruko izakien argazkiekin handitzea da, ondoren Muskiz zein Zierbenan erakutsiz”. Zudairek Vicente Zaragueta Aquariumaren presidente izandakoa gogoratu du, bera izan baitzen, hil baino hilabete batzuk lehenago, ideia bultzatu zuena.
Liburua, hemen.
Argazkiak, hemen.