Petronorrek Euskadiko elkarte, ikastola eta unibertsitateetatik etorritako 174 pertsonen bisita jaso zuen abenduan.
Talde guztiek bere ibilbidea Muñatonesen hasi zuten. Jarraian maketa gelara gerturatu ziren non, Muskizko findegiaren historiari buruzko bideoa ikusteaz gainera, bere funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez.
Ohikoa denez, Petronorreko instalazioetan zehar ibili ondoren, Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.