Azkeneko urteetan Europa osoko zuhaitzak erasaten dituen Aromia Moschata izeneko parasitoak 400 makal edo burzuntz inguru kaltetu ditu. Bizkarroi honek zuhaitzaren azalaren eta enborreko egurraren artean egiten du errunaldia. Larbak eklosioa egitean enborra zulatzen dute zuhaitzaren erdigunera heldu arte, eta bertan geratzen dira urte bat edo bi, egurraz elikatzen. Ondoren, bere larba egoera uztean eta intsektu heldua bihurtzean kanpora ateratzen dira beraien bizi-zikloa berrabiarazteko.
Parasitodun makalek enborreko egur kantitate handia galtzen dute. Gauzak horrela, haizearekin apurtu eta erori daitezke, istripuak eraginez. Arrazoi horregatik egin da bakanketa. Moztutako makalak udaberria heldu baino lehen ordezkatuko dira aproposagoak diren beste espezie batzuengatik, koniferoengatik hain zuzen ere, intsektuaren eragina jasaten ez dutelako, zuhaitz gerrikoaren jarraitasuna mantenduz.
Bideoa, hemen.