Jardunaldian zehar Petronorreko kontseilari delegatua den Andreu Puñetek eta Repsoleko Fintzearen zuzendari exekutiboa den Francisco Vázquezek, besteak beste, datozen lau urteetarako Repsol taldearen eta Petronorren Plan Estrategikoaren zehaztasun guztien berri eman dute, eta bereziki azpimarratu dituzte aldi horretan garatuko diren helburu nagusiak.
Petrolioaren eta gasaren sektorea eraldaketa prozesu bat jasaten ari da, martxan dagoen “trantsizio energetikoaren” baitan, eta sektoreko enpresa guztiak bultzatu ditu beren etorkizuna berraztertzera. Testuinguru horretan, 2020rako Petronorren ikuspegi berria, “Petronor Barria”, jorratu dute jardunaldian: “enpresa oso eraginkorra, bere prozesu guztiak etengabe berritzen dituena; auzokide on bat, bere jardueratik eratorritako inpaktuak gutxitzen dituena, bere inguruko garapenaren motorra dena eta negozio-aukera berrien bilaketan erreferentea dena” azaldu dute findegiko zuzendariek.
Topaketa helburu argi batekin amaitu da: etorkizuna duen Petronor bat eraikitzea, sektoreko erakunderik aurreratuenen baliokide diren segurtasuneko, ingurumenaren errespetuko eta errentagarritasuneko mailak lortuz, hala, konpainiaren etorkizuna bermatzeko.
Helburu hori lortzeko, Repsolek eta Petronorrek jakin badakite lau lerro estrategiko sakondu behar dituztela: kudeaketaren eredua eta kultura eraldatzea, eraginkortasuna modu iraunkorrean areagotzea, inguruko garapenaren motorra izanik inpaktuak txikiagotzea eta berrikuntza irekia eta errentagarria kudeatzea.
Argazkiak, hemen.