Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketa izan zen atzo Muskizko San Juan zelaian; bertan gizonek 5.500 metroko ibilbidea egin zuten eta neskek 3.300 m-koa. Sailkapen orokorrean, emakumezkoen mailan, Silvia Vega izan zen garailea, Raquel Lopezen eta Maria Dolores Basconen aurretik. Gizonezkoen kasuan lehen postua Igor Garciarentzat izan zen, bigarrena Sergio Mijangosentzat eta hirugarrena Iker Gallegorentzat.
Iñaki Lanbarri Goñiren 3. Oroimenaren barruan antolatu zen atzo, San Juan Plazan ere, Muskizko Eskolen Arteko Krossaren XXXV. edizioa. Mila ume inguruk hartu zuten parte pre-benjamin, benjamin, hasiberri eta haur-kadete kategorietan.
Borja Liaño Muskizko alkatea, Tomas Arranz Muñatones Atletismo Klubaren presidentea eta Jose Maria Saez Bizkaiko Atletismo Federazioaren presidentea sariak emateaz arduratu ziren.
Argazkiak, hemen.