Mello Sariaren V. edizioa martxan dago, berritasunez beterik. Froga Muskizen izango da datorren apirilaren 24an eta Mendi Lasterketen Euskal herriko Koparen parte izango da. Izena emateko epea zabalik dago.
Petronorren babesa duen zale zein profesionalentzako trail running frogak oinez edo korrikan egin daiteke. Ibilbidea 23.6 kilometroko eta 2.600 metroko aldea du, eta Muskiz inguratuko du herriko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatuz, Donibane Plaza irteera eta helmuga gunea izanik.
Aurten gainera berritasunez beteta etortzen da: Mendi Lasterketen Euskal herriko Koparen parte izango da eta, martxaz zein mendi lasterketaz gainera, Mello Sariak modalitatea estreinatuko du, 12K, kadete, junior zein nagusientzako zailtasun gutxiagoko lasterketa. Umeek ere bere ohiko martxa txikia izango dute, 8.5 kilometrokoa.
Informazio gehiago, hemen.
Izena eman, hemen.