Bidaideak Bilbao BSR, Euroleagueko azkeneko faserako sailkatua

Bidaideak Bilbao BSR taldea.
Petronorren babesa duen, Bidaideak Bilbao BSR saskibaloi gurpil-aulkitan taldeak -pasa den asteburuan Bergamo italiar hirian izandako -Euroleagueko talde fasean lehen postua lortu zuen, Europako txapelketaren azkeneko fasea jokatzeko sailkatuz.

Azkeneko partiduan Flink Stones autriarren aurka jokatu zuen Bilbao BSR-k eta nagusitasunez irabazi zuen, 89-29ko emaitza finala lortuz. Topaketa ona Bilboko taldearena, aurreko hirurak bezalakoa, oso lehiaketa ona egin baitu kolektiboki.

Domingo Gil entrenatzailearen mutilen garaipena taldeko lehenak kokatzen ditu aurretiazko fasean, Europako txapelketarako sailkatuz, apirilaren amaieran, Bosnian, izango dena. Lehen aldiz bere 25 urteko historian, Bilboko taldeak titulu europar batengatik lehiatuko du.