Goyo Arbizu Bilboko Portuaren Giza Baliabideen zuzendariarekin eta Iñaki Garcia kazetariarekin batera, Emilio Cobosek liburua -Trueba Zentroak argitaratutakoa- gure arbasoen omenean egindakoa dela azaldu zuen, “burdinaz gatozela ahaztu zaigu. Bilboko, Enkarterrietako, Bizkaiko eta Euskadiko aberastasuna burdinan forjatu da. Esku liburu honetan hamabi istorio ezberdin biltzen dira, guztiek komuneko bi puntu dituztelarik, burdina eta futbola, Athletica. Motzak dira eta irakurtzeko errazak, baina elezahar gorrizuria sortzeko elkarri loturik daude”.
Ildo beretik Iñaki Garciak hurrengoa gogoratu zuen: “Athletica meategietan jaio zen, Enkarterrietan. Behin ingeles batek Bilbora etorri zen, Trianoko mendietan bere aberastasunaren zaina bilatzera eta burdin purua aurkitu zuen, All Iron! zioten, eta football jokatzen eta irakasten ospatzen zuten. Honela heldu zen futbola, Athletic-en jaiotza eta “Aliron! Aliron! Athletic txapeldun! oihua”.
Goyo Arbizu bere aldetik Bilboko Portuaren jaiotza eta garapenaz mintzatu zen, “portua burdin meatzeen ustiapenari esker handitzen joan zen. Duela 700 urte jaio zen, Bilboko hiria baino lehen, baina gaztea izaten jarraitzen du. Moldatzen joan zen eta etengabe eraldatzen doa”.
Argazkiak, hemen.