Gaur, martxoak 18, goizeko 10:15 inguruan, Juan Jose del Rio Barragan, Contratas Medrano S.A. enpresaren langilea, hil egin da, ustekabean. Hasiera batean Petronorren Mediku Zerbitzuak zaindu badu ere, ondoren, apropos deitutako Osakidetzaren mediku-unitatea arduratu da hartaz eta heriotza egiaztatu.
Petronorren zuzendaritzak zein langileek beraien dolumina azaldu nahi izan dute konponbiderik gabeko galera honengatik eta Contratas Medrano S.A. enpresako lankideei zen familiari eta lagunei sentipen hau adierazteaz gainera, asteleheneko elkartasun ekitaldian parte hartu dezaten dei egiten die langile guztiei. Honako ekitaldia astelehenean, martxoak 21, goizeko 10:00etatik 10:30etara, izango da, Bulego Orokorren aurrean.