Lopez Atxurra: “berpizkunde teknologiko industriala erronka da, berekin baitakar ongizatearen gizarte gisa dugun biziraupena”

Emiliano Lopez Atxurra hitzaldian zehar.
“Berpizkunde teknologiko industriala erronka da, zeren eta berekin baitakar ongizatearen gizarte gisa dugun biziraupena. Europak ezin gal dezake industriaren guda eta, beraz, teknologiarena ere ez, beste eskualde-bloke batzuen aurrean, AEB eta Txinaren aurrean” esan du Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak Bilboko Merkataritza Ganberan eskainitako “Arrisku geopolitikoak, berpizkunde teknologiko industriala eta Europako Energi Batasuna”  hitzaldian zehar.

Lopez Atxurraren iritziz Libiako zatiketa, Aljeriak bizi duen gatazka instituzionala, Daesch-en presentzia kezkagarria, gero eta indartsuagoa Sahelen, asaldaketa konplexuan murgilduta dagoen Ekialde Ertaina, osagai erlijiosoekin eta eraldaketa sozio-ekonomiko handiekin, eta Europaren energi mendekotasuna, halaxe islatzen dena ageri-agerian gasa Errusiatik, Erdiko Asiatik eta Aljeriatik mugiarazten duten garraio sareetan, osatzen dute “arrisku puzzlearen zatietako batzuk, non energia eta segurtasuna elkarrekin doazen Europarentzat, Batasuneko erakundeen ahuleziaz gainera”.

Petronorren presidenteak hurrengoa ziurtatu du: “arrisku geopolitiko hauek zalantzan jartzen dute horniduraren segurtasuna, baita Europako gure herritarren egonkortasuna ere, gainera Europako Energia Batasunaren alde Jacques Delors egindako deia berretsi egiten dute”.

“Planetaren Iraunkortasunaren baitan sartzen da energia, eta energiaren sektoreak jauzi kualitatibo teknologikoa egiteko duen ahalmenaren araberakoa izango da bere etorkizuna. Eta jauzi hori eman ezean, indar teknologiko, finantzario eta korporatibo handiagoa duten beste batzuek egingo dute, ekonomia digitalaren enpresetakoek hain zuzen ere”, aipatu du.

Horrez aparte, Lopez Atxurrak hurrengoa gaineratu du: “ekonomia digitala indarrez sartu izanak gure energi subiranotasunaren ardatzean jartzen du Europako berpizkunde teknologikoa, eta gorengo mailan kokatzen du energia eraginkortasuna”.

Emiliano Lopez Axurraren hitzaldia, hemen.

Argazkiak, hemen.