Petronor, berdintasunaren alde

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, gizonarekin berdintasun osoz gizartean parte hartzeko emakumeen borroka oroitzen da mundu osoan.

Egun honen ospakizuna dela eta, Petronorrek, 2015eko apirilaren 22an sinatu zen, Berdintasunari buruzko Planaren aleak findegiaren langile-multzoa osatzen duten gizon eta emakume guztiei banatzen hasi da.

Planak, besteak beste, hurrengo kapituluak jasotzen ditu: emakume langilearen haurdunaldiaren kasuan jarduera-protokoloa, amatasunerako, aitatasunerako eta edoskitzarorako eskubideak, bizi pertsonala familia- eta lan-biziarekin bateratzeko neurriak, genero-indarkeriaren biktimekiko babesa, jazarpenaren kontrako prebentzio-protokoloa eta mintzaira ez-sexista zein barneratzailea.