Datorren asteartean, apirilak 5, 18:30etatik 20:00etara, biltzarrari hasiera emango zaio automobilgintzaren etorkizuna aztertuz. Apirilaren 6an jardunaldia bi zatitan banatuko da. Goizez, 11:30etatik 13:00etara, kualifikazio altua abantaila lehiakortzat tratatuko da eta arratsaldez, 17:30etatik 20:00etara, energia ereduaz mintzatu eta eztabaidatuko da, Urko Urbizuk, Foro Nuclear, EDP Energia zein Goiener-en ordezkariekin batera, parte hartuko duen mahai-inguruan. Ostegunean, apirilak 7, topaketari amaiera emango zaio bi zatitan ere banatutako jardunaldiaz: arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara enpresa, marketing-a eta berrikuntza izango dira landuko diren gai nagusiak eta, ondoren, 18:30etatik 20:00etara, 4.0 Industria ikertuko da.
Sarrera librea izango da eta nahi duenak joan daiteke.
Kartela, hemen.