Lehenengo edizio honetan, eta herrian Hezur-muinaren Atrofia Muskularra -tratamendurik gabeko endekapenezko gaixotasun genetikoa- duen 13 urteko gaztea izanik, Iker Marron, gaixotasun arraroen ikerketan lagundu eta parte hartu nahi izan du Mello Trail Taldeak.
Froga solidarioa, Mello 48 ordu Non Stop izenekoa eta Petronorren kolaborazioa duena, ostiral arratsaldean hasi eta atzo amaitu zen, 48 orduz Mellora etengabeko igoerak eginez. Talde mendizalearen kideek igoera eta jaitsiera egin zuten bi orduro. Gainera, hiru herri igoera antolatu ziren. Iker Marronek, Ezkerraldeko zein Enkarterriko hainbat klubetako korrilakari eta mendizaleen laguntzaz, Melloren gailurrera heldu zen atzo, ekimen honen azkeneko jardunaldian.
Bildutako guztia ezohikoak diren gaixotasun hauetako bat laguntzeko izango da, kasu honetan Hezur bifidoa, bere Bizkaiko Elkartearen bitartez, Asebi, zein Meatzari Plazan izan zen ekintzak prestatzen.
Frogaren hasieraren argazkiak, hemen.