Lopez Atxurrak prestakuntza jardunaldia ireki du mundu mailako energia ikuspegia eta petrolioaren geo-estrategiari buruz sarrera laburra eginez. Jarraian, Andreu Puñet kontseilari delegatuak Petronor Barria lehiakortasun planaren bigarren fasearen ildo estrategiko nagusiak aurkeztu ditu segurtasun mailak, ingurumenarekiko errespetua, ingurunearekiko erantzukizuna eta sektoreko erakunde garatuenen pareko errentagarritasuna lortzera bideratutakoak “konpainiaren etorkizuna ziurtatzeko, palanka moduan kultura eraldaketa, iraunkortasunaren maximizazioa eta berrikuntzaren kudeaketaren barneraketa erabiliz”.
Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak gizarte erantzukizun korporatiboaren, ingurunean eraginak gutxitzearen, uneoro auzokideak informaturik izatearen eta inguruneak zein interes taldeek eskatzen eta baloratuko duten ekarpenen garrantzia aipatu du. Bere aldetik, Ekonomia zein Finantza zuzendaria den Jose Luis Arredondok Petronorrek administrazio publikoetan duen eragina azaldu du, 2015ean 738 milioi eurokoa izanik.
Arredondoren ostean Jose Maria Montserrat Fidagarritasun eta Mantenu zuzendariak hurrengoa esan du: “gure helburua erabilgarritasun maila egokia eta instalazioen fidagarritasuna ziurtatzea da, baita bere birsorkuntza eta etengabeko hobekuntza ere, ekipoen segurtasuna ziurtatuz, teknika etab praktika hobeagoak aplikatuz, lehiakortasunean laguntzeko. 2016rako mantenu kostu totala 62 milioi eurokoa izango dela estimatu da”. Halaber Fran Fernandez Ingeniaritza eta garapen zuzendariak Petronorren “segurtasuna, kalitatea eta ingurumena” lehentasuna dutela azpimarratu du, 2010 urtetik 2020ra CO2 isuriak %35ean gutxituko dituztela jakinaraziz.
Ondoren, Manu Nuñez Ekoizpen zuzendariak findegiaren produkzio eskema erakutsi du, baita operazio datuak ere, Petronorrek 12.000.000 T/ urteko ekoizpen kapazitatea duela komentatuz. Azkenik, Rafa Orejas Segurtasun; Ingurumen eta Kalitate zuzendariordeak inguru arau-emailea eta, Europako zuzentarauek hertsiki eta penintsulako gainerako findegiak baino parametro handiagotan betetzeko, findegiak ingurumen eta industria segurtasunean duen kontrol zorrotza garatu du.
Ikastaroa amaitzean, partaide guztiek Findegiko eta Itsas-terminaleko instalazioak bisitatu dituzte.