Borja Garcia muskiztarrak Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean Findegiak Arabako Errioxa ezagutzeko zozkatu duen bi pertsonentzako txangoaren irabazlea da, upeltegira bisita eta bazkaria barne. Irteera larunbatean, maiatzaren 28an, izango da.
Borja, zozketan parte hartu eta galdera zuzen erantzun ondoren, Arabako Errioxa ezagutzeko txangoaren -upeltegira bisita eta Guardian bazkaria barne- irabazle izan da. Ardoaren Ibilbideaz gozatuko du, Bilbotik irtengo den Enobus zerbitzuaz eta gidariaren azalpenen bidez.
Borja lagun batekin batera joango da txangora, upeltegi batera bere lehenengo bisita izanik.
Ondo pasa!