Muskizko Areto Futbola Hirugarren Mailara igo da

Muskizko Areto Futbolaren jokalariak maila-igoera ospatzen.
Petronorren babesa duen Muskizko Areto Futbolak Hirugarren Mailara igo da, denboraldi ona egin ostean. Galdu gabeko 13 partidu izan ditu, lehen hiru sailkatuen artean distantzia erlatibora kokatuz.

“Oso denboraldi ona izan da orokorrean, nahiz eta Euskal Ligan igo berriak izan eta hasieran txarto ibili. Galdu gabeko 13 partiduko boladak, 12 garaipen eta berdinketa batekin, estatuko Hirugarren Mailara igotzeko eskubidea duten lehen hiru sailkatuen arteko distantzia erlatibora kokatu zigun. Hortik amaiera arte distantzia mantentzen jarraitu genuen eta liga bukatzeko hiru jardunaldi geratzen zirenean maila-igoera lortu genuen”, esan du Joseba Hulek taldearen entrenatzaileak.

Eskoriatzaren aurka, pasa den apirilaren 30an, Muskizko kiroldegian izandako partiduan lortutako 5eko berdinketa funtsezkoa izan zen Hirugarren Mailara igotzeko.

Zorionak!