VII. Familia Lasterketa, Pobeñan

VII. Familia Lasterketa, Pobeñan.
Muskizko Pobeña auzoak  VII. Familia Lasterketa izango du ekainaren 19an, senideekin kirola sustatzeko asmoz. Aurten ere, froga Petronorren dirulaguntza jasoko du.

Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da, ez da sailkapenik izango, eta 700 metro (buelta 1) eta 7 kilometro (10 buelta) arteko ibilbidea egin ahal izango da, Pobeñako hirigunetik. Talde bakoitzak, biren eta hamarren arteko partaideak izango ditu, eta hauek elkarrekin korrika egin eta froga amaitu beharko dute. Gainera, bi anoa-postu eta partaideentzako opariak izango dira.

Parte hartu ahal izateko ekainaren 13a baino lehen izena eman beharko da eta taldeko 10€ ordaindu. Diru hori, ondoren, Muskizko Eskubaloi Taldeari eskainiko zaio.

Izena eman, hemen.

Informazio gehiago, hemen.