BBKren ordezkariak Petronorren bisitari

Ivan Francisco, Gorka Martinez, Andreu Puñet, Xabier Sagredo, Emiliano Lopez Atxurra, Jose Maria Zalbidegoitia eta Javier Aldazabal, gaur, Petronorren.
Xabier Sagredo eta Gorka Martinez, BBKen presidentea eta zuzendari nagusia, besteak beste, Petronor bisitatu dute gaur. Emiliano Lopez Atxurra Findegiaren presidentea haiekin izan da.  

Sagredo eta Martinez, Javier Aldazabal BBKren idazkari nagusiarekin eta Ivan Francisco Finantza zuzendariarekin batera, finketa jardueraren, Findegiaren egungo egoeraren eta etorkizuneko proiektuen berri jaso dute. Horrez gainera, orokorrean baina bereziki Euskadiko energia sektoreari buruz ere mintzatu dira.

Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua eta Jose Maria Zalbidegoitia Findegiaren kontseilaria ere BBKren ordezkariekin bisitaldian zehar izan dira.