Emiliano Lopez Atxurra da TECNALIAren lehendakari berria

Emiliano López Atxurra, gaur, Tecnaliako lehendakari izendatu ostean.
Emiliano Lopez Atxurra, Petronorren izenean, TECNALIA ikerketa-zentro aplikatuaren lehendakari izendatu dute aho batez gaur, Patronatuaren bileran, Donostian. Javier Ormazabal ordeztuko du, 2010tik orain arte zentro teknologikoko buru izan dena. Izendapen-ekitaldian, Lopez Atxurrak hau adierazi du: “Intentsitate handiko garaia bizi dugu. Egoera honetan aurrera ateratzeko, ona da iragana aintzat hartzea, zorua irmo zapaltzea, eta etorkizunari grinaz begiratzea. Mundua ulertzeko eta etorkizunaren alde egiteko filosofia horrekin ekiten diot TECNALIAko lehendakaritza honi”.  

Horrez gainera, hau esan du: “TECNALIAk baditu euskarriak Europako berpizkunde teknologiko industrialean kontuan hartzeko eragite izateko eta Espainiako ekosistema teknoindustrialean aitzindari izateko. Berrikuntzaren etengabeko pizgarri gisa jardungo duen erakunde bat izan behar du, sektore pribatuan ideia berriak ekoiztea sustatzeko. Eta, horrez gainera, nabarmendu behar du iragana eta etorkizuna konbinatzeko gaitasuna, talentuak, lankidetzak eta ekoizpen-sistemak osatzen duten hiruko dohatsua sustatzen duen zentro izateko gaitasuna”.

Lopez Atxurra abokatua da, graduondoko ikasketak egin ditu nazioarteko ikerketetan eta Europako Erkidegoko zuzenbidean, eta hainbat sektoretan egin du lan (zerbitzu publikoak, azpiegiturak, hiri-garapen estrategikoak); bereziki, azken 20 urteotan, energiaren alorrean. 2015ean, Petronorren aholkuari izendatu zuten, eta, aurtengo apirilaz geroztik, enpresaren lehendakari exekutiboa da.

Prentsa Oharra, hemen.