Euskal energia industriaren berrikuntzaren inguruko eztabaida, Muskizen

Euskal energia industriaren berrikuntzaren inguruko eztabaida, Muskizen.
Datorren ekainaren 28ean Euskadiko Energia Industriaren Erronka eta Proiektu Berritzaileen inguruko adituen jardunaldia izango da Muskizen, Muskiz FP Uda Ikastaroen barruan.

Somorrostro Irakas-guneak,  Muskizko Udalak eta Forlanek Muskiz FP Uda Ikastaroen zazpigarren edizioa antolatu dute ekainaren 20tik uztailaren 8ra bitartean. Lanbide Heziketa, energia, enplegua eta iraunkortasuna dira ikastaro hauetan landuko diren gai nagusiak. Gainera, ekainaren 28ean Euskadiko Energia Industriaren Erronka eta Proiektu Berritzaileen inguruko adituen jardunaldia izango da. Sektoreko  profesionalek parte hartuko dute, Kultura Etxean, goizeko 9:30etan izango den,  topaketa honetan.

Urko Urbizu Petronorren Berrikuntza eta Energia Eraginkortasun Saileko arduradunak adituen jardunaldian parte hartuko du findegian zabaldutako berrikuntzari buruzko hitzaldiaz.

Sarrera doakoa da baina izena eman behar da hurrengo posta elektronikoan: info@muskizfp.com

Informazio gehiago, hemen.