Euskal enpresarik esanguratsuenetakoa bertatik bertara ezagutzeaz gainera, Gipuzkoako agintaririk gorenaren agerraldiak badu bestelako xederik, alegia: ekin berri diren bi erronken informazioa eskaintzea. Batetik, energiarekiko berrikuntzaz, lehiakortasunaz eta eraginkotasunaz, Zientzia eta Teknologia Euskal Sarearekin batera, Petronorrek abian jarri duen estrategiaren berri ematea. Eta, bestetik, hornitzaile-enpresak suspertzeko estrategia, Euskal Herria mailako eragina areagotzeko.
Arestian ezagutarazi den Inspîre programaren arrakastak nabarmen azaleratu ditu Gipuzkoako teknologia-zentruen partaidetza, IK4-Ikerlanen zein Donostiako EHUko Materialen Fisika Zentruaren ekarpenak lekuko. Aldi berean, ezagunak dira Vicomtech eta Cidetec zentruekiko harremanak eta baita Mondragon Unibertsitatearekin sinatu berri den ituna ere.
Gipuzkoako diputatu nagusiak lagun izan ditu bere bisitan Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapen, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka diputatua; Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatua, eta Antton Tomasena, Ekonomia Sustapen zuzendari nagusia.
Bisitan zehar, Petronorren presidenteak elkarrekin izan ditu, berriz, Andreu Puñet kontseilari delegatua, eta Jose Ignazio Zudaire, Pertsona, Antolakuntza eta Erakunde-Harremanen zuzendaria.