Gaur, eguerdiko 12:00tan, hamar litro besteko gordina isuri da itsasora, Punta Luceron, hirugarren atrakalekuaren aldamenean.
Galera gertatu da, hain zuzen ere, atrakearen beraren zama-besoari dagozkion aldez aurretiko mantenu-lanak egiten zihardutela, Petronorren Itsas Terminalean bertan.
Berehala, gertatu bezain laster, isurketa mozteko bitartekoak indarrean jarri dira, baita bilketa eta garbiketa lanak egin ere, eta, era berean, Portuko Agintaritzari zein gainerako herri-agintariei informazioa luzatu.
13:30etan gaurkotua: Garbiketa lanak amaitutzat eman dira. Isuritako petrolio gordina guztiz bildu da.